LEHIAKETEN AMAIERARI BURUZKO ZUZENDARITZA BATZORDEAREN KOMUNIKATUA

FVF-BFFko Zuzendaritza Batzordeak, atzo, 2020ko maiatzaren 12an, modu telematikoan, emandako eskudantzien arabera eta (RFEF) Espainiako Futbol Federazioak ezarritako irizpideari jarraituz eta Estatuko Lurralde Federazio guztiekin bat etorriz, honako erabaki hauek hartu zituen:

  1. Martxoaren 14tik aurrera, Ministro Kontseiluak alarma-egoera deklaratzen duenean, federazio honek antolatutako lehiaketa guztiak amaitutzat jotzea.
  2. Behin betiko sailkapena zehaztea, egun horretara arte ezarritako emaitzekin, eta berdinketa posibleak Bizkaiko Futbol Federakundearen Erregelamendu Orokorraren 105. artikuluaren arabera ebatziko dira.
  3. 2019-2020 denboraldirako onartutako lehiaketa-planean ezarritako igoera guztiak gertatzea, jaitsierarik gabe.
  4. Goragoko kategorietan plaza libreak betetzeko Play off lehiatzeko aukerarik ez dagoenez, kategoria horiek talde bakoitzean postu bera betetzen duten taldeen artean lortuko lirateke, koefizienterik onenaren bidez, lortutako puntu kopurua jokatutako partida kopuruaz zatitzearen ondorioz. Era berean, datatik aurrera, kategorien araberako bilera telematiko batzuk hasiko ditugu, datorren 2020-2021 denboraldiaren konfigurazioaren berri emateko.