- Osteguna, 2020ko martxoak 12
Osasun eta kirol agintarien gomendioei jarraituz, eta koronabirusaren hedapena saihesteko, F.V.F.-B.F.F.-ko Zuzendaritza Batzordeak premiazko bilera egin du, eta bertan behera uztea erabaki du Futbol eta Areto Futboleko Lurralde Lehiaketetako partida guztiak, bihartik aurrera eta agindu berria eman arte, eta Klub guztiei komeni zaie zentzu horretan barne-neurriak hartzea, entrenamenduak bertan behera utziz.
Era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak Eskola Kiroleko mota guztietako jarduerak (Entrenamenduak barne) etetea erabaki du, martxoaren 12tik, osteguna, Eusko Jaurlaritzak bertan behera utzitako eskola-jarduera berriz hasten den egunera arte.
Halaber, bertan behera geratzen dira Jokalarien Bizkaiko Mutualitatearen Ordezkaritzaren azterketa mediko guztiak.
Erabaki horiek esandako agintariek unean-unean gomendatzen dizkiguten aldaketen mende egongo dira.