GERNIKA CLUBEKO JOKALARIEI:

19-20 denboraldia amaitu ondoren, hurrengo denboraldia prestatzen ari gara. Entrenatzaileak laster denokin jarriko dira kontaktuan. Dakizuen moduen, 20-21 denboraldirako denokin kontatzen dugu. Izen-ematea uztailean irekitzea espero dugu, jarraituko duzuenontzat eta izena eman nahi duten jokalari berrientzat. Datorren denboraldia irailetik aurrera hasiko da. Berriak ditugunean, abisatuko zaituztegue.

 

GERNIKA CLUBEKO GURASOENTZAT:

Denboraldia amaitu da jada, beraz, uztailaren hasieran denoi deitzea espero dugu, joan den denboraldiko erropak itzultzeko, baita kuotak likidatu ahal izateko ere, bai ordaintzeko dagoena ordainduta, bai jokatu ez dena zati batean itzultzeko eskatuta. Urbietako instalazioak irekitzean iragarriko ditugu epeak. Agur eta eskerrik asko guztioi. Zuzendaritza Batzordea.