NOTICIAS CADETE B
talleri
alboka
LABORAL KUTXA
Gernilan

Bi zati oso desberdin larunbatean jokatutako partiduan. Lehen zatian gu nagusi, aukera ugarirekin eta bigarrenean berriz, Abadiño. Partidua parekatuta hasi zen, gu baloiaren jabe eta beraiek lapurtu eta trantsizio azkarren bidez aukerar bilatu. Gol bakarra egon zen zati honetan, etxekoek sartu zuten 15.en minutuan, eduki zuten aukera bakarrean. Guk lehenengo zati honetan, 3 poste jo genituen. Bat Garikoitz Txurrukaren falta baten ondorioz eta beste biak, Jon del Hoyok bata buruz eta bestea atezainaren aurrean geratu ostean. Atsedenaldira galtzen joan arren sentsazio honekin joan ginen.

Bigarren zatia ere ondo hasi zen, baloiaren jabe ginen eta partidua dominaturik geneukan. Baina 5.en minutuan kontra-eraso batean 2-0koa lortu eta hor amaitu zen gure partidua. Hortik aurrera ia dena gaizki egin genuen eta partidutik kanpo egon ginen. Horrela, 5-0koarekin bukatuz eta gure atezainaren pare bat geldiketari esker markagailua ez zen gehiagora joan.

 

HAMAIKAKOA: Peio Delgado; Eneko Oleaga, Markel Izagirre, Endika Uriagereka (Markel de Luis 55´), Xabier Arteta; Oier Meaurio (Aritz Galdona 63´), Garikoitz Txurruka, Ander Perez; Aimar Gorriti (Unai Fulgencio 63´), Jon del Hoyo (Aratz Garai 63´), Mikel Arrien (Unai Etxebarria 55´).

GOLAK: 1-0 15´; 2-0 45´; 3-0 53´; 4-0 62´; 5-0 77´

grandes-02

S.D. GERNIKA FÚTBOL CLUB.

ERREKA EGALA KALEA (URBIETA) 48300 Gernika
Apto. 62


Tel/Fax: 94 625 12 30
Horario oficinas
19:00 / 21:00

Las cookies que utilizamos son para la mejorar la experiencia de nuestros usuarios. Información sobre cookies Leer.

Navegando en nuestro sitio estas aceptando las cookies de www.gernikaclub.net