NOTICIAS CADETE B
pinilla
pentagrafika
ibai
andres

SD GERNIKA CLUB 0 - 3 URDANETA

 

 

 

Opari asko egin genituen aurkari indartsu baten aurka. Nahiz eta joku aldetik beraiek ez ziren izan nagusi, guk egindako opariak oso ondo aprobetxatu zituzten eta partidua arazo gabe irabaztea lortu zuten Urdanetakoek. 12.en minuturako jadanik galtzen gindoazen, atezainak baloia galdu eta beraien jokalari batek gola egita lortu zuen. Segituan berdintzeko aukera izan genuen, Garikoitz Txurrukak atezaina driblatu zuen baina ez zuen gola egiterik lortu. Hortik eta lehen zatia bukatu arte, partidua nahiko berdindurik egon zen. Baina lehen zatiko azkenengo jokaldian, defentsan oso ahul egon ostean, 2-0koa oparitu genuen berriz.

Bigarren zatia hasi eta lehenengo 20 minutuak, taldearen momenturik onenak izan ziren. Baloia ondo mugituz alde batetik bestera eta partiduan nagusi izanez. Aimar Gorritik aukera garbi bat eduki zuen Ander Perezen zentru bikain baten ondorioz. Markel Izagirreren jaurtiketa bat eta Garikoitz Txurrukaren pare bat jaurtiketa ere izan genituen gola egiteko baina ezin izan genuen lortu. Baina berriz ere beste opari bat egin eta kanpokoek 3-0koa lortu zuten partidua guztiz zarratuz.

 

HAMAIKAKOA: Peio Delgado; Eneko Oleaga (Aritz Galdona 64´), Mikel Arrien, Xabier Arteta (Endika Uriagereka 46´), Markel Izagirre; Unai Etxebarria, Oier Meaurio ( Unai Fulgencio 64´), Garikoitz Txurruka; Aimar Gorriti (Aratz Garai 60´), Ander Perez, Andoni Arana (Jon del Hoyo 46´).

 

GOLAK: 0-1 12´; 0-2 39´; 0-3 62´

https://youtu.be/1yC4N3SN6cM

grandes-02

S.D. GERNIKA FÚTBOL CLUB.

ERREKA EGALA KALEA (URBIETA) 48300 Gernika
Apto. 62


Tel/Fax: 94 625 12 30
Horario oficinas
19:00 / 21:00

Las cookies que utilizamos son para la mejorar la experiencia de nuestros usuarios. Información sobre cookies Leer.

Navegando en nuestro sitio estas aceptando las cookies de www.gernikaclub.net