NOTICIAS CADETE B
ibai
madariaga
Ekin autoak
Biltegi

Igande goizean Arrigorriagan jokatutako partiduan, taldea ez zen ondo egon, batez ere defentsiboki. Nahiz eta 4.en minutuan, beraien jokalari batek area barruan eskuarekin ikutu eta epaileak penaltia pitatu zuen. Xabier Artetak jaurti zuen, atezaina engainatuz eta gola lortuz. Hurrengo minutuetan partidu borrokatua izan zen, aukera handirik gabekoa. Baina zelai erditik beraiek ateratako falta bat, gure jokalari batek zoritxarrez bere atean sartu zuen. Hortik aurrera, beraiek izan ziren nagusi eta ez ginen oso ondo egon, horrela 2-1koa lortu zuten 25.en minutuan. Baina taldeak oso ondo erreakzionatu zuen, pausu bat aurrera emanez eta Markel Ramiroren jokaldi on bat, Jon del Hoyok ez zuen hutsegin atezainaren aurrean 2-2koa jartzeko. Baina berdinketak ez zuen askorik iraun, 3 minutu beranduago berriro ere beste gol bat sartu genuen, orain ere gure atean 3-2 atsedenaldi helduz.

Bigarren zatia parekatuta hasi zen eta bi taldeek izan zituzten beraien aukerak. Baina gure alde zen korner batetik beraien 4-2koa heldu zen kontra-eraso baten bitartez. Hala eta guztiz ere taldeak ez partidua galdutzat eman, pausu bat aurrera eman eta gure golaren bila joan ginen. Baina tamalez, atzean hutsitako espazioak ondo aprobetxatu eta 5-2koa lortu zuten Padurakoek. Nahiz eta 5.en gola sartu, mutilek erasotzen segitu zuten. Ander Perezek 5-3koa lortu zuen 5 minuturen faltan, maisutasunez jaurtiriko falta baten ondorioz. Hortik eta partidua bukatu artea, aukera onak izan genituen gehiago hurbiltzeko markagailuan baina ez genuen gol gehiagorik lortu.

 

HAMAIKAKOA: Peio Delgado; Eneko Oleaga, Endika Uriageraka (Oier Meaurio 54´), Xabier Arteta, Markel Izagirre; Unai Etxebarria (Jon Larruzea 50), Markel Ramiro, Mikel Arrien (Aritz Galdona 62´); Unai Fulgencio (Ander Perez 54´), Jon del Hoyo, Aimar Gorriti.

 

GOLAK: 0-1 Xabier Arteta (p) 4´; 1-1 16´; 2-1 24´; 2-2 Jon del Hoyo 29´; 3-2 32´; 4-2 60´; 5-2 73´; 5-3 Ander Perez 78´

grandes-02

S.D. GERNIKA FÚTBOL CLUB.

ERREKA EGALA KALEA (URBIETA) 48300 Gernika
Apto. 62


Tel/Fax: 94 625 12 30
Horario oficinas
19:00 / 21:00

Las cookies que utilizamos son para la mejorar la experiencia de nuestros usuarios. Información sobre cookies Leer.

Navegando en nuestro sitio estas aceptando las cookies de www.gernikaclub.net