NOTICIAS CADETE B
Taberna Anaiak
lauzirika
SENDABIO
LABORAL KUTXA

CULTURAL 4 - 1 SD GERNIKA CLUB

Bi zati oso desberdin larunbatean jokatutako partiduan. Lehen zatian gu nagusi, aukera ugarirekin eta bigarrenean berriz, Abadiño. Partidua parekatuta hasi zen, gu baloiaren jabe eta beraiek lapurtu eta trantsizio azkarren bidez aukerar bilatu. Gol bakarra egon zen zati honetan, etxekoek sartu zuten 15.en minutuan, eduki zuten aukera bakarrean. Guk lehenengo zati honetan, 3 poste jo genituen. Bat Garikoitz Txurrukaren falta baten ondorioz eta beste biak, Jon del Hoyok bata buruz eta bestea atezainaren aurrean geratu ostean. Atsedenaldira galtzen joan arren sentsazio honekin joan ginen.

Bigarren zatia ere ondo hasi zen, baloiaren jabe ginen eta partidua dominaturik geneukan. Baina 5.en minutuan kontra-eraso batean 2-0koa lortu eta hor amaitu zen gure partidua. Hortik aurrera ia dena gaizki egin genuen eta partidutik kanpo egon ginen. Horrela, 5-0koarekin bukatuz eta gure atezainaren pare bat geldiketari esker markagailua ez zen gehiagora joan.

 

HAMAIKAKOA: Peio Delgado; Eneko Oleaga, Markel Izagirre, Endika Uriagereka (Markel de Luis 55´), Xabier Arteta; Oier Meaurio (Aritz Galdona 63´), Garikoitz Txurruka, Ander Perez; Aimar Gorriti (Unai Fulgencio 63´), Jon del Hoyo (Aratz Garai 63´), Mikel Arrien (Unai Etxebarria 55´).

GOLAK: 1-0 15´; 2-0 45´; 3-0 53´; 4-0 62´; 5-0 77´

SD GERNIKA CLUB 0 - 3 URDANETA

 

 

 

Opari asko egin genituen aurkari indartsu baten aurka. Nahiz eta joku aldetik beraiek ez ziren izan nagusi, guk egindako opariak oso ondo aprobetxatu zituzten eta partidua arazo gabe irabaztea lortu zuten Urdanetakoek. 12.en minuturako jadanik galtzen gindoazen, atezainak baloia galdu eta beraien jokalari batek gola egita lortu zuen. Segituan berdintzeko aukera izan genuen, Garikoitz Txurrukak atezaina driblatu zuen baina ez zuen gola egiterik lortu. Hortik eta lehen zatia bukatu arte, partidua nahiko berdindurik egon zen. Baina lehen zatiko azkenengo jokaldian, defentsan oso ahul egon ostean, 2-0koa oparitu genuen berriz.

Bigarren zatia hasi eta lehenengo 20 minutuak, taldearen momenturik onenak izan ziren. Baloia ondo mugituz alde batetik bestera eta partiduan nagusi izanez. Aimar Gorritik aukera garbi bat eduki zuen Ander Perezen zentru bikain baten ondorioz. Markel Izagirreren jaurtiketa bat eta Garikoitz Txurrukaren pare bat jaurtiketa ere izan genituen gola egiteko baina ezin izan genuen lortu. Baina berriz ere beste opari bat egin eta kanpokoek 3-0koa lortu zuten partidua guztiz zarratuz.

 

HAMAIKAKOA: Peio Delgado; Eneko Oleaga (Aritz Galdona 64´), Mikel Arrien, Xabier Arteta (Endika Uriagereka 46´), Markel Izagirre; Unai Etxebarria, Oier Meaurio ( Unai Fulgencio 64´), Garikoitz Txurruka; Aimar Gorriti (Aratz Garai 60´), Ander Perez, Andoni Arana (Jon del Hoyo 46´).

 

GOLAK: 0-1 12´; 0-2 39´; 0-3 62´

https://youtu.be/1yC4N3SN6cM

Igande goizean Arrigorriagan jokatutako partiduan, taldea ez zen ondo egon, batez ere defentsiboki. Nahiz eta 4.en minutuan, beraien jokalari batek area barruan eskuarekin ikutu eta epaileak penaltia pitatu zuen. Xabier Artetak jaurti zuen, atezaina engainatuz eta gola lortuz. Hurrengo minutuetan partidu borrokatua izan zen, aukera handirik gabekoa. Baina zelai erditik beraiek ateratako falta bat, gure jokalari batek zoritxarrez bere atean sartu zuen. Hortik aurrera, beraiek izan ziren nagusi eta ez ginen oso ondo egon, horrela 2-1koa lortu zuten 25.en minutuan. Baina taldeak oso ondo erreakzionatu zuen, pausu bat aurrera emanez eta Markel Ramiroren jokaldi on bat, Jon del Hoyok ez zuen hutsegin atezainaren aurrean 2-2koa jartzeko. Baina berdinketak ez zuen askorik iraun, 3 minutu beranduago berriro ere beste gol bat sartu genuen, orain ere gure atean 3-2 atsedenaldi helduz.

Bigarren zatia parekatuta hasi zen eta bi taldeek izan zituzten beraien aukerak. Baina gure alde zen korner batetik beraien 4-2koa heldu zen kontra-eraso baten bitartez. Hala eta guztiz ere taldeak ez partidua galdutzat eman, pausu bat aurrera eman eta gure golaren bila joan ginen. Baina tamalez, atzean hutsitako espazioak ondo aprobetxatu eta 5-2koa lortu zuten Padurakoek. Nahiz eta 5.en gola sartu, mutilek erasotzen segitu zuten. Ander Perezek 5-3koa lortu zuen 5 minuturen faltan, maisutasunez jaurtiriko falta baten ondorioz. Hortik eta partidua bukatu artea, aukera onak izan genituen gehiago hurbiltzeko markagailuan baina ez genuen gol gehiagorik lortu.

 

HAMAIKAKOA: Peio Delgado; Eneko Oleaga, Endika Uriageraka (Oier Meaurio 54´), Xabier Arteta, Markel Izagirre; Unai Etxebarria (Jon Larruzea 50), Markel Ramiro, Mikel Arrien (Aritz Galdona 62´); Unai Fulgencio (Ander Perez 54´), Jon del Hoyo, Aimar Gorriti.

 

GOLAK: 0-1 Xabier Arteta (p) 4´; 1-1 16´; 2-1 24´; 2-2 Jon del Hoyo 29´; 3-2 32´; 4-2 60´; 5-2 73´; 5-3 Ander Perez 78´

Partidu borobila igandean gure mutilek jokatutakoa. Partidua ez zen oso ondo hasi, 7.en minutuan kontra-eraso batean, 0-1koa lortu zuten kanpokoek. Hurrengo minutuetan gol aukera gehiago izan zituzten 0-2koa sartzeko baina ez zuten aprobetxatu. Horrela, 30.en minutuan Aimar Gorriti jokaldi eder bat, Ander Perezek ate barrura sartzea lortu zuen, atsedenaldira 1-1koarekin helduz.

 

Bigarren zatia ostera, gurea izan zen hasieratik. Taldeak oso ondo jokatu zuen eta nagusi izan ginen. Bigarren zati honetan aukera garbi ugari izan arren ezin izan genuen golik sartu partiduko azkenengo jokaldirarte. Falta bat Eneko Oleagak atera eta retxaze baten Markel Ramirok buruz sartu zuen 2-1koa, merezitako gola.

 

HAMAIKAKOA: Peio Delgado; Eneko Oleaga, Nestor Bulukua, Xabier Arteta, Markel Izagirre; Unai Etxebarria (Jon Larruzea 40´), Oier Meaurio (Markel Ramiro 40´), Garikoitz Txurruka (Aratz Garai 58´); Aimar Gorriti (Unai Fulgencio 72´), Ander Perez (Jon del Hoyo 66´), Mikel Arrien.

 

GOLAK: 0-1 7´; 1-1 Ander Perez 30´; 2-1 Markel Ramiro 80´

https://youtu.be/xFAfhbNRJ0c

Domeka arratsaldean gure partidurik borobilenetarikoa jokatu genuen Aurrera Ondarroaren aurka. Hasieratik amaierara nagusi izan ginen, aukera piloa sortuz eta atzean sendo egonez. 4.en minutuan, Ander Perezek beraien zentralari baloia ostu eta atezainaren aurrean geratzen zioala honek penaltia egin zion. Penaltia Ander Perezek jaurti zuen "panenka" erara eta gola sartu. 5 minutu beranduago berriz, Mikel Arrienek bandatik eginiko jokaldi on bat, Aimar Gorritik ederki gurutzatu zuen 2-0koa lortuz. 15en minutura heldu orduko, Garikoitz Txurrukaren bakarkako jokaldi batek 3-0koa jarri zuen. Hurrengo minutuetan bi taldeek ez zuten aukera askorik sortu. 5 minutu falta zirela atsedenaldirako falta bat aprobetzatuz 3-1koa lortu zuten Ondarrutarrek. Atsedenaldira heldu orduko laugarrena sartzeko aukera ederra eduki genuen, baina ez genuen sartzerik lortu.

Bigarren zatian ere aukera asko izan genituen, 13.en minutuan Garikoitz Txurrukak 4-1koa egin zuen korner bat errematatuz. Baina, 4 minutu beranduago beraiek areaz kanpoko jaurtiketa batetik 4-2koa jarri zuten markagailuan. Hortik aurrera aukera asko izan genituen, ez genituenak aprobetzatu. Azkenengo minutuan berriz, taldeko jokaldi on bat Aratz Garaik pase bikaina eman Garikoitzi eta honek, bostgarrena sartu zuen eta bere "hatricka". Horrela bukatu zen partidua 5-2 emaitzarekin.

 

HAMAIKAKOA: Asier Jaio; Eneko Oleaga, Markel Ramiro, Xabier Arteta, Markel Izagirre; Unai Etxebarria (Nestor Bulukua 50´), Asier Foruria (Oier Meaurio 54´), Garikoitz Txurruka; Mikel Arrien (Aratz Garai 70´), Ander Perez (Jon del Hoyo 65´), Aimar Gorriti (Unai Fulgencio 59´).

 

GOLAK: 1-0 Ander Perez 4´; 2-0 Aimar Gorriti 9´; 3-0 Garikoitz Txurruka 13´; 3-1 34´; 4-1 Garikoitz Txurruka 53´; 4-2 57´; 5-2 Garikoitz Txurruka 79´.

 

https://www.youtube.com/watch?v=zAFsLlRHnck

grandes-02

S.D. GERNIKA FÚTBOL CLUB.

ERREKA EGALA KALEA (URBIETA) 48300 Gernika
Apto. 62


Tel/Fax: 94 625 12 30
Horario oficinas
19:00 / 21:00

Las cookies que utilizamos son para la mejorar la experiencia de nuestros usuarios. Información sobre cookies Leer.

Navegando en nuestro sitio estas aceptando las cookies de www.gernikaclub.net